Ingurugiro Gaietarako Ikastegia – Urban Klima 2050 europar proiektua

CEAren bannerra

LIFE Urban Klima 2050(Beste leiho batean irekiko da) europar proiektuaren xedea da hiri inguruetan Klima Aldaketaren Euskal Estrategia garatzea. Eusko Jaurlaritza izango da liderra proiektuan Ihoberen bitartez, eta Europar Batasunaren laguntza izango du klima aldaketa arintzeko edo hartara moldatzeko proiektu integratuen arloan. EAEko 23 erakunde publiko eta pribatuk hartuko dute parte guztira proiektuan.

CEAk 755.383 € izango ditu guztira (horietatik 453.230 € Europar Batzordeko LIFE programak emango ditu) bi ekintza lerro nagusitan lan egiteko:

  • Naturan oinarritutako konponbideak (NOK) eta horiek hirietan dituzten onurak.
  • Hiri inguruko azpiegitura berdea lurraldearen erresilientzia hobetzeko.

Lehen lan lerroan Gasteizen jadanik aplikatu diren edo proiektatuta dauden NOKak sailkatu eta katalogatuko dira, eta aldi berean, klima aldaketaren ondorioz aurreikusita dauden tenperatura eta prezipitazio aldaketak modelizatuko dira gure hiriaren kasurako, horretarako klima aldaketako jokaleku ezberdinak erabilita. Jasotako informazioa kontuan hartuta, ekintza berriak diseinatu eta lehenetsiko dira, betiere naturan oinarritutako konponbideen arloan, geroago ekintza horiek abian jarri daitezen. Ekintzon inpaktua adierazleen bidez monitorizatuko dira proiektuan zehar.

Bigarren lan lerroak Aramangeluko parke agroekologikoaren garapenean aurrera egitea ahalbidetuko du. Ideia nagusia da hurbileko nekazaritza ekologikoa sustatzea, hiri inguruko espazio narriatuak leheneratzea fitokudeaketaren bidez, horrela zerbitzu ekosistemikoak bultzatzeko (biodibertsitatea, konektagarritasun ekologikoa eta CO2 xurgatzeko gaitasuna, besteak beste), eta azkenik, Gasteiz inguruko 200 hektarearen sailkapen agrologikoari buruzko ikerlana egitea, etorkizunean egokitasun egronomikoa hiri plangintzan kontuan hartuko den beste irizpide bat izan dadin.

Informazio gehiago

Proiektuaren logoa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.