Gasteizko Klima Akordioak lehen atxikimenduak jaso ditu

2024ko ekainaren 5ean argitaratua

Alavés-Baskonia Taldeak, Mobility Lab Fundazioak, Arabako Parke Teknologikoak, Tecnaliak eta Euskal Herriko Unibertsitateak izenpetu dute dokumentua.

  • Maider Etxebarriak “2030ean erakundeen eta udalerriaren neutraltasun klimatikoa lortzeko” sinatzaileek beren gain hartutako konpromisoak azpimarratu nahi izan ditu.

Maider Etxebarria alkateak eta Alavés-Baskonia Taldeko, Mobility Lab Vitoria-Gasteiz Fundazioko, Tecnalia Ikerketa eta Garapen Teknologikoko Zentroa, Arabako Parke Teknologikoko eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ordezkariek Vitoria-Gasteizko Akordio Klimatikoa sinatu dute eta, ondorioz, lehen bost atxikimenduak lortu ditu. Bost erakunde horiek aitzindariak izan dira gure Klima Akordioari eta 2030erako ezarritako klima-neutraltasuneko erronkak lortzeko egin behar dugun bideari atxikitzeko orduan”, azaldu du Maider Etxebarriak.

Ekitaldia gaur eguerdian egin dute udaletxeko harrera-aretoan, eta honako hauek hartu dute bertan parte: Alfonso Fernández de Trocónizek, Alavés-Baskonia Taldeko ordezkari gisa, Jone Berriozabal Berdintasuna, Euskera eta Gobernantzako foru-diputatuak, Mobility Lab Fundazioaren izenean, Jose Luis Elejaldek, Tecnaliako energia-, klima- eta hiri-trantsizioko zuzendariak, Miren Bilbaok, Arabako Parke Teknologikoko gerenteak; eta Manoli Igartuak, EHUko Arabako Campuseko errektoreordeak.

Gasteizko Klima Akordioarekiko atxikimenduen helburua da “sinatzaileek 2030ean erakundeetan eta udalerri osoan neutraltasun klimatikoa lortzeko beren gain hartutako konpromisoak jasotzea, bai eta pilatutako esperientzia eta ikaskuntza kapitalizatzea eta beste lurralde-ingurune eta jarduera esparru batzuetan haien erreplikagarritasuna hobetzea ere.

Gasteizko Klima Akordioarekiko atxikimendu horietan jasotako konpromisoek identifikatzen dituzte alde sinatzaileek 2030ean neutraltasun klimatikoa lortzeko lankidetza-neurri gisa gauzatu nahi dituzten ekimenak.

Gasteizek 2022an eta 2023an prestatu zuen Klima Akordioa. Dokumentuari osotasun-kontrola egin ostean, eta Europako Batzordeari aurkeztu zitzaion ofizialki, azken berrikuspena egin zezan. Horren ondoren, iazko azaroan, urtarrilean Valentzian jasotako Misio Zigilua eman zioten.

Misio Zigilua “Hiriaren Akordio Klimatikoko prozesua arrakastaz amaitu izanaren aitorpena” da. “Hori dela eta, EBren, Estatuko edo eskualde mailako finantzaketa eta inbertsio pribatua eskuratzen lagundu beharko luke, Gasteizko planen sendotasunean jarritako konfiantza sustatuz”, azpimarratu du Etxebarriak.

Misio Zigilu hau, gainera, “gure hiriak esparru guztietan jasangarritasun arloan lehen postuetan beti egoteko dituen gaitasunak eta joan den mendearen amaieratik gaur egun arte gobernu-talde guztiek, Udaleko langileek eta gure hiritarrek sendo egindako lan bikainaren aitortza da”.

Gasteizko neutraltasun klimatikoa lortzea ez da “tokiko administrazio publikoak bakarrik lor dezakeen zerbait; horregatik; inplikatutako eragile guztiak behar dira, eta, horregatik, oso garrantzitsuak dira Klima Akordioarekiko atxikimendu horiek”, amaitu du Etxebarriak.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.