Itun Berdeko Enpresen II. Topaketa - 2013ko azaroaren 27a

Egitaraua pdf

60 enpresek, jarduera arlo guztietakoak, hiru lantegitan parte hartu zuten, zeinetan, sektore ikuspuntu batetik, enpresen lehiakortasuna handitzen lagun dezaketen iraunkortasun faktoreak aztertu baitzituzten.

Gainera, jardunaldiaren antolaerak aukera eman zien elkar ezagutu eta hausnarketak trukatzeko, baita harreman profesionalak lotzeko ere

https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/albums/72157638112359374(Beste leiho batean irekiko da)

Lantegien laburpena

1. Lantegia: Bertakoa, ekologikoa eta sasoikoa

Lantegian bertako eta garaiko produktu ekologikoen kontsumoarekin lotutako lau alderdi aztertu ziren:

  • Lurrera itzultzea: "kontsumitzaile" izatetik "koekoizle" izatera igarotzea, eta ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harremana estutzea.
  • Xahuketaren kontrako borroka: elikagaiekiko eta horien ekoizpenarekiko errespetua.
  • Tokiko ekoizpen eta kontsumo sistema, biodibertsitatearen babes gisa. Tokiko ekonomia guztiok elikatzeko dugun eskubiderako aldez aurreko betekizuna da.
  • Elikagaien zentraltasunari eta benetako balioari buruzko heziketa etengabea, premiazkoa.

2. Lantegia: Energia aurreztu eta gutxiago ordaindu

Bigarren lantegia energia eraginkortasunari buruzko foro interesgarria izan zen. Hasteko, energia fakturazioari eta kontsumoari buruzko informazio eta prestakuntza gehiagoren beharra aipatu zen, ezinbesteko urratsa baita enpresa bakoitzak hobetzeko alderdiak bilatzeari ekiteko eta abusuzkoak izan daitezkeen jarduerak saihesteko.

Energia eraginkortasunaren alorrean erabil daitezkeen zenbait baliabide ere aztertu ziren: energia inbentarioa, energia kudeatzailea, energia auditoretza, ISO 50001...; enpresaren inplikazioaren edo ahalmenaren arabera dimentsionatu behar da horietako bakoitza. Behin eta berriro azpimarratu zen alor horretako esku-hartze orotan beharrezkoa dela enpresaren inplikazioa.

3. Lantegia: Eraikuntza eta birgainkuntza iraunkorra

Hasteko, Eraikuntza eta birgaikuntza iraunkorraren alorrean iraunkortasunaren hiru zutabeak kontuan hartu behar direla ezarri zen: ekonomia, ekologia eta gizartea.

Oro har bat etorri ziren ideia honekin: eraikuntzak zein birgaikuntzak etxebizitzetan bizi diren pertsonei ahalik eta erosotasun eta ongizate handiena eman behar diete, ahalik eta baliabide gutxien kontsumitzea eta eraikuntzan erabilitako materialek ahalik eta emisio gutxien sortzea xedetzat hartuz, eta aldi berean, produkzio katean ekonomia jarduera eta balioa sortuz.

Bestetik, alderdi hauekin lotutako galderak sortu ziren:

  • Nola iritsi bezero arruntengana, haientzat izango baitira mesedegarri eraikuntza eta birgaikuntza iraunkorraren bidez lortzen diren erosotasunak eta aurrezkia eta, beraz, haiek ezagutu behar baitituzte gero eskatuko badituzte. Inork ez du eskatzen ezagutzen ez duen produkturik.
  • Bezeroari informazio objektiboa ematearen garrantzia: ez dago kasu guztietan aplika daitekeen eraikuntza edo energia irtenbide bakarra. Horrenbestez, ematen zaion informazioak erabakiak hartzen lagundu behar dio bezeroari.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.