Gaztelu, menpeko toki-erakundea
Gasteiz hiritik 6,9 kilometrora dago Gaztelu, eta Gasteizko hego-mendebaldeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.
'Jarrico' izengoitia hartzen dute bertako bizilagunek.
Historia
Herriari buruzko lehenengo erreferentzia idatzia 1025ekoa da, Donemiliaga Kukulako kartularioan ageri baita aipatua, 'Gaztellu' idatzita. Gerora, Erdi Aroko beste dokumentu batzuetan, 'Castellu' forman idatzita ageri da. Arabako Kofradiak Gasteizi egindako zortzi herriren lagapena berretsi zueneko Gaztelako Alfontso X.a erregearen 1258ko erregalian, berriz, 'Castiello' idatzita ageri da.
Monumentuak
San Martin eliza da herriko eraikin nagusia, XVI. mendekoa. Erretaula nagusia XVII. mendekoa da.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.