Eskibel, menpeko toki-erakundea
Hiriaren hego-mendebaldean dago, 7,5 kilometrora, Gasteizko Mendietako haran txiki batean, eta Gasteizko hego-mendebaldeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da. Iparraldean Armentiako basoa du mugakide, ekialdean Lasarte, hegoaldean Berroztegieta eta mendebaldean Gometxa.
'Realista' izengoitia hartzen dute bertako bizilagunek.
Historia
Joan-etorri eta gatazka ugariko lekua izan zen Espainiako Independentzia Gerran, XIX. mendearen hasieran, eta, batez ere, 1875ean, bigarren karlistaldian, bertan hautsi baitzen karlisten Gasteizko setioa. Arinizko ermandadekoa eta udalerrikoa izan zen, harik eta Gasteizi atxiki zitzaion arte.
Monumentuak
Herriko monumentu nagusia Gometxa edo Eskibelgo Gaztelua da, garai bateko fusilari- edo seinale-dorrea. Bi herri horien ondoko mendixka batean dago.
Gertu dago Armentiako basoa. Pagadi, erkamezti eta artadiak dira nagusi bertan.
San Lorenzo eliza, Eskibelgo etxeko jauntxoen patronatua, desagertua dago. Ama Birjinaren eskultura eder bat izan zen bertan, gaur egun Arte Sakratuaren Museoan ikus daitekeena.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.