Arriaga, menpeko toki-erakundea

Gasteizko udalerriko kontzejua zen.

Hiritik oso gertu zegoen kokatua, Gasteizko erdialdetik 2,5 kilometrora. XX. mendeko azken hamarkadetan, Gasteiz hiria hazi zelarik, Lakua auzo berriaren barruan geratu zen garai bateko herrixka.

Gasteizko ipar-mendebaldeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat zen.

Arriaga

Historia

Badu garrantzi historikorik Arriagak. Izan ere, inguruko zelai batean biltzen ziren arabarrak gobernatzen zituzten erakundeak, antzinatik. Arabako jaurerria gobernatzen zuen erakunde mankomunatuak kapare arabarrak biltzen zituen, eta Arriagako Kofradia izena hartzen zuen horrenbestez.

Gasteizko hiriaren mende aspaldidanik egon diren herrixketako bat da Arriaga. 1258an, Arriagako Ituna sinatu zelarik, Arriagako kofradiak Arabako Jaurerriaren subiranotasuna Gaztelako Alfontso XI.aren esku utzi zuen, pribilegioak gordetzearen truke, eta kofradiako zortzi herrixka erret jurisdikzioko Gasteiz hiribilduari eman zitzaizkion. Zortzi herrixka horien artean zegoen Arriaga.

Gerra napoleonikoen garaian, Gasteizko batailan, borroka odoltsuen gertalekua izan zen Arriaga, Zadorra ibaiaren gaineko zubiaren kontrola jokoan.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: