Foronda, menpeko toki-erakundea

517 metroko altueran dago herria. Zalla ibaia igarotzen da bertatik. Forondako aireportuari izena ematen badio ere, ez da bera handik gertuen dagoen herria, ezpada Andetxa. Gasteizko ipar-mendebaldeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da. Apodaka du mugakide iparraldean, Mendiguren ekialdean, Andetxa hegoaldean eta Artatza mendebaldean.

'Descornau' eta 'bastón' izengoitiak hartzen dituzte bertako bizilagunek.

Foronda

Historia

Herritik igarotzen zen garai batean errege-bidea, baita merkatari, mandazain eta erromes ugari ibiltzen zen Erdi Aro berantiarreko beste hainbat bide ere.

Badaiotzeko ermandadearen buru izan zen. Bertan, Forondarekin batera, herri hauek biltzen ziren: Andetxa, Arangiz, Aztegieta, Gereña, Legarda, Lopida, Mandoia, Mendiguren, Otatza, Uribarri Dibiña eta Ihurre.

Lehen karlistaldian Britainiar Legioaren parte bat Forondan instalatu zen, irlandarren 9. eta 10 erregimentuetako lantzarien eskuadroia.

Monumentuak

San Martin eliza da herriko eraikin nagusia, XVI. eta XVII. mendeen artean eraikia. Erretaula nagusi neoklasikoa du. Aipagarriak dira alboetako erretaulak, San Josefi eta Arrosarioko Andre Mariari eskainiak. Portikoa, portada eta sakristia Puerto de Acapulcon bizi zen Martín de Asteguietak ordaindu zituen.

Bada herrian San Kristobal ermita bat, zubiaren ondoan, gaur egun hilerriko kapera bihurtua. Urtero, bertara joan ohi dira herritarrak, beren ibilgailuak bedeinkatzera, eta hamaiketakoa egiten dute, gazta eta ardoarekin.

Leku oso interesgarriak ditu herriak, hala nola Infantadoko dukearen dorrea, Forondako Markesaren jauregia, Zalla ibaiko zubia, 1805ean harlanduz eraikia, eta XVII. eta XVIII. mendetako jauretxe armarridunak.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: