Gamarragutxia, menpeko toki-erakundea
Gasteiz hiriaren iparraldean dago, eta Gasteizko ipar-mendebaldeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.
'Trucho' izengoitia hartzen dute bertako bizilagunek.
Historia
XIV. mendeaz geroztik da Gasteizko jurisdikziokoa, Gaztelako Alfontso XI.a erregeak dohaintzan eman zionetik.
Monumentuak
Andre Mariaren Jaiotzaren eliza da herriko eraikin nagusia. XIII. mendekoa da, eta portada erromanikoa du. Ama Birjinaren irudi moderno batek ordeztu du Erdi Aroko irudia erretaula nagusian. Gamarran gordetzen da gaur egun irudi zaharra.
Ermita bat ere bada herrian, San Josef ermita, erretaula barrokoa duena. Barruko irudiak lapurtu egin zituzten, babesteko burdinazko ateak jarri baziren ere; bi irudi txiki baina interesgarri, Sortzez Garbiarena eta Doloretako Ama Birjinarena, baita Arrosarioko Andre Mariaren beste bat ere.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.