Gamiz, menpeko toki-erakundea

Gasteizko ekialdeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.

'Cochinchino' izengoitia hartzen dute bertako bizilagunek.

Gamiz

Historia

1332an Gasteizi atxiki zitzaizkion herrietako bat izan zen Gamiz.

Monumentuak

Santa Eulalia eliza da herriko eraikin nagusia. Arkua XIII. mendekoa du, estilo erromaniko berantiarrekoa. Erretaula barrokoa da. Borgoinako errege San Segismundoren erlikia-ontzi bat dago bertan, 1949ko maiatzaren 8an Bolibarreko elizatik eramana.

XVIII. mendeko ermita bat izan zen herrian, eta beste bat, San Gines ermita, 1850erako galdua.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.