Gometxa, menpeko toki-erakundea

Gasteiz hiritik 5 kilometrora dago herri hau, eta Gasteizko hego-mendebaldeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da. Lermanda du mugakide iparraldean, Armentia ekialdean, Berroztegieta hegoaldean eta Ariniz mendebaldean.

'Candil' izengoitia hartzen dute bertako bizilagunek.

Gometxa

Historia

Henrike Trastamarakoaren eta Gaztelako Petri I.a Bihozgabearen arteko borroka-zelaia izen zen, eta aliatuen eta indar napoleonikoen arteko bataila ere bertan izan zen, 1813an.

Herrian barrena igarotzen da Donejakue bidea, eta hala adierazten duten hainbat seinale daude.

Monumentuak

Herriko erakin nagusia Antzaldatzearen eliza da. Erretaula nagusia barrokoa da, txikia. Alboetan, berriz, Arrosarioko Andre Mariaren eta San Blasen erretaulak ditu.

Santiago ermita bat izan zen herrian, baita San Mikel monasterioa ere. Alamedako Markesaren etxea ere bertan dago. Gometxako eta Eskibelgo mendietan garai bateko harrobi bat dago, balio historikoa duena, joan den mendearen erdialdetik erabiltzen ez bada ere.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.