Otogoien, menpeko toki-erakundea

Arrato mendiaren oinean dago, Gasteiz hiriaren ipar-mendebaldean, 12,5 kilometrora, eta Gasteizko ipar-mendebaldeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da. Badaia mendia du mugakide iparraldean, Otobarren hegoaldean, Mandoia ekialdean eta Etxabarri-Kuartango mendebaldean.

'Humiau' eta 'los diecisiete' izengoitiak hartzen dituzte bertako bizilagunek.

Otogoien

Historia

Hurtado de Mendozatarren etxeko Martiodako jauntxoen lurrak izan ziren, eta Otoko ermandadea osatu zuen Otogoien herriarekin batera. XIX. mendean udalerri bihurtu zen ermandade hori.

Monumentuak

Jaiotzaren eliza da herriko eraikin nagusia. XIII. mendeko bataiarria du, guztiz apaindua, Arabako Erdi Aroko bataiarri guztien arteko aberatsen eta hornituena. Orobat nabarmentzen dira erretaula nagusiko pintura barrokoak, egile ezezagunenak.

Bada herrian Santiago ermita bat ere, XVIII. mendean berreraikia, erretaula soil bat duena. Desagertua da, aldiz, Santa Maria edo Santa Ana ermita, baita bertan zegoen XVI. mendeko Ama Birjinaren irudia ere.

Santa Marina ermita, Martioda eta Otoren artean dago Oin errektangeluarreko eraikuntza da. Santa horren irudi bat du barruan, XVII. mende ingurukoa.

Bada armarria duen etxe bat ere, Arabako Agirretarrena, XVIII. mendearen erdialdekoa.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.