Otobarren, menpeko toki-erakundea
Badaia mendiaren magalean dago, Gasteiz hiritik 12 kilometrora, eta Gasteizko ipar-mendebaldeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.
'Garbancero' izengoitia hartzen dute bertako bizilagunek.
Historia
Hurtado de Mendozatarren etxeko Martiodako jauntxoen lurrak izan ziren, eta Otoko ermandadea osatu zuen Otogoien herriarekin batera. XIX. mendean udalerri bihurtu zen ermandade hori.
Monumentuak
San Bizente eliza da herriko eraikin nagusia. Arabako XIII. mendeko elizen arteko nabarmenetako bat da. San Blasen erretaula, izen bereko kaperan kokatua, XVI. mendean margotutako zortzi taulek osatzen dute. Berriki eraberritu dira.
Bi zubi daude Oka ibaiaren gainean. Lehenengoa datatu gabe dago; bigarrena XVIII. mendekoa da.
Garai batean bazen herrian San Andres ermita bat, baita Hurtado de Mendozatarren dorre bat ere.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.