Artatza Foronda, menpeko toki-erakundea

Armikelo mendiaren magalean dago kokatua. Iparraldean, Apodaka du mugakide; ekialdean, Foronda; hegoaldean, Legarda, eta mendebaldean, berriz, Arrato mendiak.

Gasteizko bigarren herririk txikiena da. Mandoia, Artatza eta Legardako administrazio-batzarraren barruan sartzen da.

Gasteizko ipar-mendebaldeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.

Artatza Foronda

Historia

Badaiotzeko ermandadekoa izan zen Artatza Foronda.

Bertako biztanleen garai bateko nekazaritzari eusten dioten baratze ekologiko ongi zainduak aurki daitezke herrian.

Monumentuak

Herriaren goiko aldean dago eliza. Tenplu gotiko txikia da, nabe bakarreko saloi-oinplanoa duena. Hiru parpain-arku ditu eraikinak; hartara, bi bloketan banatuta geratzen da barrualdea.

Tenplu xumearen barrualdea Errenazimentuko eta Barrokoko pinturez apainduta dago. Jatorrizko dekorazioaren parte bat erakusten du, eta tenplu horiek hasiera batean nolakoak ziren ikus daiteke. Osorik dago dekoratua tenplua, bai bobeda, bai hormak, 1569 eta 1571. urtearen artean -Arabako Errenazimentuaren garaian- egin ziren horma-irudiekin, salbu eta itxuratutako erretaula, zein Barrokoaren garaikoa baita. Pedro Luís Echeverría Goñik dioenez, Arrasateko tailerreko Juan de Elejaldek egin zituen.

Nabarmentzekoa da XVI. mendeko pintzelkadak gaur egun oraindik osorik ikus daitezkeen kasu bakarra dela Araban.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.