Subilla Gasteiz, menpeko toki-erakundea

Gasteizko mendien magalean dago, Zadorra ibaiaren adar baten sorburutik gertu, eta Gasteizko hego-mendebaldeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da. Iruña Okako udalerria du mugakide mendebaldean eta iparraldean, Trebiñuko konderria hegoaldean eta Zumeltzu herria ekialdean.

'Puerco' izengoitia ematen zaie bertako bizilagunei.

Subilla Gasteiz

Historia

1025ekoa da herriaren idatzizko lehenengo aipamena, eta 'Subillana' idatzita ageri da. Subilla Morillas herritik bereizteko erantsi zitzaion 'Gasteiz' izenean.

Monumentuak

Burdin Aroko, Brontze Aroko eta erromatarren inperioaren garaiko aztarnategi arkeologikoak daude inguruan.

San Esteban eliza da herriko eraikin nagusia. Erretaula nagusiak XVII. mendeko elementuak ditu. Tresponde herriari erosi zitzaion 1706an.

Nabarmentzekoa da, herriaren hegoaldean, Simón de Andaren jauretxea. XVIII. mendeko jauregitxo barrokoa da, Monumentu Nazional izendatua.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.