Aztegieta, menpeko toki-erakundea

Antezana du mugakide iparraldean, Krispiña hegoaldean, Gasteiz hiria ekialdean eta Estarroa mendebaldean. Garai batean Forondako udalerrikoa zen, eta Calahorrako elizbarrutikoa. Gaur egun Gasteizko udalerriaren barruan dago.

Gasteizko ipar-mendebaldeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.

Aztegieta

Historia

Dokumentatuta dago 1556an 20 bizilagun zeudela Aztegietan, lau presbitero onuradun -6000 marabedi guztira-, bi ermita eta kofradia bat.

1960an 75 biztanle zituen, eta 19 eraikin. 1983an, berriz, 107 biztanle. Nekazaritza eta abeltzaintza zituzten ogibide nagusi.

1025ean, Aztegietak, hainbat barrutitan bildutako Calahorrako elizbarrutiko beste 300 herrirekin batera, zerga bat ordaindu behar zion Donemiliaga Kukulako monasterioari. Burdinarekin ordaindu behar zen zerga hori, edo ganaduarekin.

Monumentuak

Jaiotzaren parrokia-eliza, bizitza erlijioso eta espiritualaren zentroa, XVI. mendekoa da. Erretaula nagusia neoklasikoa da. Ezkerreko horman, Arrosarioko Andre Mariaren irudi bat dago, Mauricio de Valdivielsorena. Bobeda gotikoak ditu, eta leiho erromanikoak.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.