Betoñu, menpeko toki-erakundea

Gasteizko udalerriaren ipar-ekialdean dago. Durana du mugakide iparraldean, Elorriaga hegoaldean, Gasteiz hiria mendebaldean eta Zurbao ekialdean.

Hiriaren hazkunde zela eta, industrialde bihurtu zen herriaren iparraldea; hego-mendebaldeko hezegunea, berriz, Salburuko parkea da gaur egun. Orobat daude herritik gertu Buesa Arena pabilioia eta Michelinen garai bateko kirol-instalazioak, gaur egun udal-jabetzakoak.

Gasteizko ekialdeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.

'Gorrión' goitizena eman ohi zitzaien bertako bizilagunei.

Betoñu

Historia

Gasteizko hiriaren mende aspaldidanik dauden herrixketako bat da. Izan ere, dohaintzan eman zion hiriari Alfontso X.a Jakitunak 1258an, Arriagako kofradiak beraren esku utzi ondoren.

Herritik gertu zegoen garai bateko aireportu zaharra, 1935ean inauguratua -Mola Jeneralaren izena emango ziotena-, zeinek lehenago Lakuan izan zen aerodromoa ordeztu baitzuen. Gaur egun, Salburua auzoko etxebizitzek hartua dute espazio hori.

Monumentuak

San Esteban parrokia-eliza. Jatorriz XIII. mendean eraikia da -garai hartakoa da portada-, baina gaur egun ikus daitekeenaren parterik handiena XVI. mendea da -garai horretako hainbat horma-irudi ditu-. Erretaula nagusia XVIII. mendekoa da. Orobat du XVI. mendeko koru interesgarri bat.

Karmeldarren komentua. Estilo neogotikoan eraiki zen, 1904an hasita.

Oinetxea. Oinetxe eder bat ere bada Betoñun. Fatxadako armarria nabarmentzen da.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.