Uribarri Dibiña, menpeko toki-erakundea
Gasteizko ipar-mendebaldeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da. Badaia mendiak ditu mugakide iparraldean, Gereña eta Forondako aireportua ekialdean, Martioda hegoaldean eta Otobarren mendebaldean.
'Dormido' izengoitia hartzen dute bertako bizilagunek.
Monumentuak
Herriko eraikin nagusia Andre Mariaren Jasokundearen eliza da, jatorrian estilo erromanikoan eraikia. Horma zati batzuk geratzen dira Erdi Aroko eraikinetik, eta burualdeko leihate bat. XIV. mendearen bukaera aldeko Andre Mariaren irudi eder bat zegoen elizan, gaur egun Gasteizko Arte Sakratuaren Museoan gordetzen dena.
San Joan Bataiatzailearen ermita bat izan zen garai batean. Andre Mariaren Jasokundearen elizara aldatu zen bertan zegoen San Joanen irudia.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.