Bolibar, menpeko toki-erakundea
Mendigurena errekaren ezkerreko bazterrean dago kokatua Bolibar, ingurune aski menditsuan, 600 eta 700 metro arteko altueran, Gasteiz Okinarekin lotzen duen errepidean.
Gasteizko ekialdeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.
'Bubarro' goitizena eman ohi zitzaien bertako bizilagunei.
Historia
1258an atxiki zitzaion Bolibar Gasteizi. Erdi Arotik datorren tradizio baten arabera, Bolibarreko elizan daude Borgoinako errege San Segismundoren gorpuzkiak. Ustezko erlikiak kutxatila baten barruan daude, albo bateko aldarean. 1572an, Donemiliagako abade frai Pedro de Medinak bisitatu zuen Bolibarreko eliza, San Segismundoren hilobia ikusteko. Litekeena da bertan egotea garai bateko beneditarren monasterioa. XX. mendearen lehen herenean giza hondarrak aurki ziren Uribarrirako garai bateko bidetik gertu.
Monumentuak
San Andres eliza beste monumentu-ondarerik ez du herriak. Gaur egun ez da elizkizunetarako erabiltzen, eta jabetza pribatukoa da. Bolibarreko elizako jatorrizko portada Gasteizko garai bateko apaizgaitegi zaharraren patioan dago gaur egun, Santa Maria plazaren ondoan.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.