Elorriaga, menpeko toki-erakundea
Betoñu eta Zurbao ditu mugakide iparraldean, Arkauti ekialdean, hiria mendebaldean eta Arkaia hegoaldean.
Metro gutxira dago Salburuko parkea, eta 8 kilometroko pasealekuan barrena, bi ordu inguruan, Elorriagatik Zubigarairaino joan daiteke, Arkaiatik, Otazuko baltsatik eta Mendiolatik igarota.
Gasteizko ekialdeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.
'Arriero' goitizena eman ohi zitzaien bertako bizilagunei.
Historia
Garai batean Elorriagako Kapareen Batzarrak gobernatzen zuen. Udalerri independentea izan zen XIX. mendearen bigarren erdira arte. 1870. urtearen inguruan bildu zen Gasteizko udalerrira.
Monumentuak
San Petri eliza. XIV. mendeko arkibolta lauekiko arkuak ditu portadan, nahiz eta tenpluaren parterik handiena XVI. mendekoa den. Barruan, XVII. mendeko erretaula nagusi bat du, eta alboetan, berriz, San Sebastianen eta Arrosarioko Andre Mariaren erretaulak. Fin landuak dira, halaber, eskailerako panelak eta pulpituaren aurrealdea, kaobakoa, 1861ekoa, Marcos de Ordozgoitik egina. Apaintzen duten medailoien artean egilearen beraren irudi bat ageri da.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.