Urribarri Arratzua, menpeko toki-erakundea
Gasteiz hiritik 9 kilometrora dago herri hau, eta Gasteizko ekialdeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da. Santakrutz muinoa du mugakide iparraldean, Jungitu hegoaldean, Lubiano ekialdean eta Arzubiaga mendebaldean.
'Campanilla' izengoitia hartzen dute bertako bizilagunek.
Monumentuak
San Esteban eliza da herriko eraikin nagusia. Erdi Aroko egituraren parte bat gordetzen du oraindik. XIII. mendeko portada protogotikoa du.
San Joan ermita hilerriko kapera da gaur egun.
San Mikel ermita bat ere izan zen herrian. 1773an eraisteko agindua eman zen.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.