Erretana, menpeko toki-erakundea

Ordeka batean dago kokatua, Gasteiz hiriaren iparraldean, 8 kilometrora, A-240 autobidetik gertu.

Gasteizko ipar-mendebaldeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.

'Avefría' goitizena eman ohi zitzaien bertako bizilagunei.

Erretana

Historia

Herriaren lehenengo aipamena 952koa da, eta 'Erentana' idatzita ageri da. 1025eko agiri batean, berriz, 'Erretanna' idatzita ageri da. 1257ko beste batean, 'Retainna'. 1332an Gasteizko jurisdikzioari atxiki zitzaizkion herrietako bat izan zen, Gaztelako Alfontso XI.a erregearen dohaintza medio.

Monumentuak

Herriko eraikinik nabarmenena San Esteban eliza da. Jatorria Erdi Aroan badu ere, gaur egungo eraikina XVIII. mendekoa da. Aztarnategi arkeologiko bat aurki zen herrian 1973an, historiaurreko aztarna litikoekin, Neolitoko zeramikarekin eta erromatarren garaiko aztarnekin. Gasteizko Arkeologia Museoan daude bertatik ateratako aztarna horiek. Erretanatarren dorre bat izan zen herrian Erdi Aroan -Arriaga eta Arkaian ere bazuten etxerik-.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.