Gereña, menpeko toki-erakundea

Gasteizko ipar-mendebaldeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.

Gereña

Historia

Garai batean Infantadoko dukearen jaurerrikoa izana, Badaiotzeko ermandadeko herrietako bat izan zen. Gerora, Forondako udalerrikoa izan zen, harik eta 1974an Gasteizi atxiki zitzaion arte.

'Anegau' goitizena ematen zitzaien bertakoei.

Monumentuak

San Joan Ebanjelariaren elizan, nabarmentzekoak dira absidea eta bobeda, XVI. mendekoak. Erretaula nagusia, Pedro de Ayalaren obra, XVII. eta XVIII. mendearen artean egin zen. Aldarearen aurrean, XVI. mendeko oihal bat dago, Sortzez Garbiaren irudiarekin; presbiterioaren ezkerraldean, Aztegietatarren kapera.

Elizatik gertu, Zarate-Aztegietatarren jauregi armarriduna dago, XVI. mendekoa. Fernando de Zárate Martínez de Salvatierrak eraikiarazi zuen.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: