Villafranca, menpeko toki-erakundea

Estibalizko muinotik gertu dago herria, eta Gasteizko ekialdeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da. Estibalizko monasterioa eta Matauku ditu mugakide iparraldean, Andollu hegoaldean, Elburgo ekialdean eta Argandoña mendebaldean.

'Testarudo' izengoitia hartzen dute bertako bizilagunek.

Villafranca

Historia

María López de Estivarizek 1138an Naiarako monasterioari egindako dohaintza baten eskrituran ageri da lehenengo aldiz herriaren izena, eta orobat Gaztelako Alfontso VIII.ak hura berretsi zueneko eskrituran.

Monumentuak

Estibalizko Andre Mariaren santutegia eta San Andres Apostoluaren eliza dira herriko eraikin nagusiak. Eliza, hondamen-egoeran dago.

Herri horretan dago Salvatierra eta Gaonatarren etxea, XVI. mendearen bukaera aldean eraikia. Ermita bat ere izan zen bertan, Andre Mariaren Jaiotzari eskainia.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.