Zerio, menpeko toki-erakundea
Gasteiz hiritik 7 bat kilometrora dago herria, Alegria ibaiaren adarra den Zerio ibaiaren ondoan, eta Gasteizko ekialdeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.
'Toledano' izengoitia hartzen dute bertako bizilagunek.
Historia
Herriari buruzko lehenengo erreferentzia dokumentatua 1076. urtekoa da, Donemiliaga Kukulako monasterioari bertako zenbait ondasun dohaintzan eman zitzaizkionekoa. 1332an Gasteizko udalerriari atxiki zitzaion. Kexaako San Joaneko domingotarren babespean egon zen bertako parrokia.
Monumentuak
Santiago Apostoluaren eliza da herriko eraikin nagusia. Erretaula nagusia neoklasikoa da, XVIII. mendekoa, eta Ama Birjinaren Erdi Aroko irudi bat ere, haurra besoetan duela. Alboetako erretauletan San Sebastianen eta Sortzez Garbiaren irudiak ageri dira.
Herriko San Joan komentua, berriz, 1378 urtean eraikia da.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.