Krispiña, menpeko toki-erakundea
Gasteiz hiritik 6 kilometrora dago Krispiña, mendebaldean, Zadorra ibairen eta Madril-Irun trenbidearen artean. Iparraldean, Aztegieta du mugakide; ekialdean, Ehari; hegoaldean, Zuhatzu, eta mendebaldean, berriz, Lermanda. Gasteizko ipar-mendebaldeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.
'Ruin' goitizena eman ohi zitzaien bertako bizilagunei.
Historia
Ez dago berandura arteko aipamen historikorik. Izan ere, ez da ageri 1025eko Donemiliagako Goldean, nahiz eta inguruko herri guztiak aipatuta dauden bertan. Pentsatzekoa da, bada, orduan inor bizi ez zen lekua izan behar zuela, eta hurrengo mendeetan jarri zirela bertan bizitzen, edo arrazoiren batengatik ahaztu egin zitzaiela zerrendan sartzea.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.