Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.
Gasteizko ipar-mendebaldeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da. Mandoia, Artatza eta Legardako administrazio-batzarraren barruan sartzen da.
526 metrora dago, itsasoaren mailatik.
Hiribildua izan zen, Dibiña merindadekoa. Dorre bat izan zen herrian garai batean; Fernán Ruiz de Gauna artxidiakonoa zen haren jabea 1530ean. XVI. mendearen hasieran, erregeren mendeko herria zen. Badaiotzeko ermandadeari atxiki zitzaion 1527an. 1537ko maiatzaren 17an onetsi zituen Espainiako Karlos I.ak Legardako San Antonen eta Mendigurengo Antiguako Andre Mariaren Kofradiaren Ordenantzak. 1556an Iñigo Hurtado de Salcedo jaunaren esku zegoen. Gerora, 1664ko azaroaren 30ean, Antonio de Salcedo Hurtado de Mendoza jauna egin zuen Espainiako Felipe IV.ak herriko markesgoaren jabe. XVIII. mendearen bukaeran, Legardako markesaren etxearena zen jaurerria.
San Andres parrokia-eliza, XIII. mendean eraikia, gerora eraberritua. Dorrea erromanikoa da; ajimez-formako leiho estuak ditu. Barruan, erretaula rokokoa du.
San Anton ermitak XVIII. mendeko erretaula neoklasikoa du.
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.