Lermanda, menpeko toki-erakundea
Gasteiz hiritik 6 kilometrora dago, mendebaldean. Gaur egun Jundizko enpresa-parkeak inguratzen du erabat.
Gasteizko hego-mendebaldeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.
Historia
Ur-baltsa bat zegoen herriaren erdian, eta igelak harrapatzera joan ohi ziren bertara herritar asko. Industrialdea eraiki zelarik, moztu egin zen baltsaren ur-hornidura, eta ur geldiko putzu bihurturik geratu zen. Gerora, plaza egin zen bertan.
Garai batean, Ostegun Gizen bezperan, atez ate joan ohi ziren herriko haurrak, kantuan, limosna eske. Inauterietako asteartean panpina bat egiten zen herrian, eta galtzak, jaka eta elastikoa janzten. Don Felipe deitzen zioten panpina horri, herriko apaizaren omenez, estimu handia baitzioten herritarrek.
Monumentuak
Nabarmentzekoa da San Sebastianen eliza. 1510az geroztik dokumentatuta daude eraikuntza-obrak, eta XVI. mende osoan zehar jaso zen gaur egun ikus daitekeena.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.