Lubinao, menpeko toki-erakundea

Gasteiz hiriaren erdialdetik 8,5 kilometrora dago, ekialdean, Iturriaga mendiaren magalean.

Gasteizko ekialdeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.

Lubiano

Historia

1332an -Gaztelako Alfontso XI.a erregearen dohaintza medio- Gasteizko hiribilduari atxikita zitzaizkion 41 herrietako bat izan zen.Bi dorre izan ziren herrian garai batean, lubianotarrena eta ilarratzatar, arbulutar, mataukutar eta miñaotarrena, horiek izan baitziren Lubianoko jauntxoak.

Monumentuak

Jaiotzaren eliza XIII. mendean eraiki zen, baina elementu asko gerora gehituak dira. Dorrea 1773ko da. Portikoa, XIII. mendekoa, arku zorrotz soil bat da. Erdi Arokoak dira orobat burualdeko leihateak, zorrotzak horiek ere, kapitel historiatuekin. Erretaula, XVII. mendekoa.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.