Abetxuku, menpeko toki-erakundea
Gasteizko ipar-mendebaldeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.
Historia
Gasteiz kanpoaldeko garai bateko herrixka. XIV. mendean Arriagako Kofradiarekin izan zuen auziaren ondoren geratu zen behin betiko Gasteizko hiribilduaren jurisdikzioari lotua.
Alfontso XI.a erregeak Gasteizko jurisdikzioaren mende jarri zuen Abetxuku, Gasteizko kontzejuaren eta Arabako Kofradiaren arteko auziko beste 41 herrixkarekin batera.
Etorkinak hartzeko sortu zen auzoa -Andaluziatik, Leondik, Extremaduratik, Galiziatik, Gaztelatik eta bestetik etorriak-. Bi fasetan eraiki zen Abetxuku auzoa. Lehenengoan, familia bakarreko etxeak egin ziren -batzuk jabeek berek-, eta bigarrenean, berriz, etxebizitza-blokeak.
Monumentuak
San Migel Atxakoaren ermita. Auzoko eraikinik zaharrena da, XIII. mendearen ingurukoa. Kristoren irudi bat du, jendeak debozio handia diona. Mirariak egiteko ahalmena ere aitortzen zaio.
Zubi zaharra. Jatorrizkoa XVI. mendekoa da. 1839 eta 1840 bitartean berreraiki egin zen, Lehen Karlistaldiaren ondoren. Auzoa eraiki eta lehenengo biztanleak iritsi zirelarik, asfaltatu egin zen zubia. Joan-etorriko zirkulazio bide bana zuen, eta espaloi estu bat.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.