Aberasturi, menpeko toki-erakundea
Udalerriaren ekialdean dago kokatua, hirigunetik 8 kilometrora, Errekaberri ibaiaren bazterrean, mendi baten oinean eta muino baten gainean.
Gasteizko ekialdeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.
Historia
Garai desberdinetan Gasteizi lotu zitzaizkion 43 herrietako bat da Aberasturi. 1840an, Añanako kuadrilla bereizi egin zelarik, Gasteizko kuadrillan geratu zen.
Monumentuak
San Estebanen parrokia-eliza, Justo Antonio Olagibelek egina, XIX. mendekoa. Hainbat oinetxe daude herrian, eta bertatik igarotzen da garai bateko Anglo-Vasco-Navarro trenbidean barrena doan bide berdea.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.