Amarita, menpeko toki-erakundea
Gasteiz hiriaren iparraldean kokatutako kontzejua. Errepide lokaletan barrena iristen da bertara. Arratzua-Ubarrundia udalerriko Mendibil eta Arroiabe herrietatik gertu dago.
Gasteizko ipar-mendebaldeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.
- Kokapena
- KokapenaAdministrazio-batzarraren osaera
- Menpeko toki-erakundeetako populazioaren bilakaera
Historia
Herri honen idatzizko lehenengo aipamena 1025ekoa da, eta 'Hamarita' idatzita ageri da. Garai hartan Ubarrundiko barrutikoa zen, inguruko beste herrixka batzuekin batera. 1332an Gasteizko hiribilduari atxikita geratu zen, Gaztelako Alfontso XI.a erregearen dohaintza medio. Geroztik, Gasteizko udalerriaren iparraldeko muga markatzen duten herrietako bat da.
Monumentuak
San Petri parrokia da herriko eraikinik nabarmenena. XIX. mendean eraikia da, estilo neoklasikokoa. Elizaren dorrea eta beste elementu batzuk lehenagokoak dira, hala nola sakristia, XVIII. mendekoa, eta alboetako erretaulak XVII. mendekoak.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.