Andetxa, menpeko toki-erakundea

Gasteiz ipar-mendebaldean kokatua dago kontzeju hau, hiritik 9 kilometrora, Forondako aireportuaren ondoan, errepide nagusietatik gertu, horrenbestez.

Gasteizko ipar-mendebaldeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.

Andetxa

Historia

Badaiotzeko ermandadeko jaurerria izan zen kontzeju hau. XVI. mendean Ortiz de Zaratetarren dorretxea zegoen herrian, Infantadoko dukearena izan zena. Forondako udalerrikoa izan zen, Gasteizkoak barne hartu zuen arte, 1970eko hamarkadan.

Monumentuak

San Mikel eliza (XVIII-XIX. mendekoa) eta Armolako Andre Mariaren ermita (XIII. mendekoa) dira herriko monumentu nagusiak.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.