Arangiz, menpeko toki-erakundea
Gasteiz hiriaren ipar-mendebaldean kokatua dago kontzeju hau, hiritik 5 kilometrora, A-1 autobidea (Madril-Irun) eta Bilbo eta Gasteiz lotzen dituen autobidea elkartzen diren lekutik gertu.
Gasteizko ipar-mendebaldeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.
Historia
Badaiotzeko ermandadekoa izan zen lehenik, eta Infantadoko dukearen jaurerrikoa gero. Geroago, berriz, Forondako udalerria osatu zuten herrietako bat izan zen, eta haren parte izan zen harik eta 1970eko hamarkadan Gasteizi atxiki zitzaion arte. Herriaren ipar-mendebaldean Forondako aireportuaren pistak daude. Nolabait esateko, aireportuko pisten eta inguruko autobideen artean harrapatua geratu da herria.
Monumentuak
Nabarmentzekoa da San Petri Apostoluaren eliza, zeinek hainbat elementu gotiko baititu, beste zenbait erromanikorekin batera. Erretaulak barrokoak dira, XVIII. mendekoak. Trinitatearena Zaratetarren kapera izan zen.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.