Andollu, menpeko toki-erakundea

Erreka baten bazterrean dago, Lizarrarako bidean.

Gasteizko ekialdeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.

Andollu

Historia

Villalegre de Andollu du garai bateko izena. Andolluko ermandadea eratu zuen garai batean, eta Gasteizko prokuradoreak ordezkatzen zuen probintziako biltzarretan, ahaldun gisa.

Monumentuak

Santa Katalina eliza. Jatorriz erromanikoa zen. Nabarmentzekoak dira Erdi Aroko portada, bobeda gotikoak, bataiarriko zutabe erromanikoa eta erretaula nagusia, neoklasikoa, Mauricio de Arrázolak 1799an egina. Andre Mariaren XIII. mendeko irudi bat du.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.