Aretxabaleta, menpeko toki-erakundea

Gasteiz hegoaldean dago kontzeju hau, erdialdetik bi kilometrora, gaur egun hirigunearen parte bihurturik.

Gasteizko hego-mendebaldeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.

Aretxabaleta

Historia

Gasteizko herrixka zaharretako bat da kontzejua, 1258an hiribilduaren agindupean jarria. Azken hamarkadetan, Gasteiz hazi egin delarik, kontzejuaren ingurua etxebizitza-bloke berriz bete da, eta hiritartu egin da herria.

Monumentuak

San Joan Bataiatzailearen parrokia-eliza nabarmen daiteke, herriaren gorenean.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.