Argandoña, menpeko toki-erakundea

Gasteizko ekialdeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.

Argandoña

Historia

  1. mendean Arratzuko merindadekoa zen. 1332an utzi zuen Gaztelako Alfontso XI.a erregeak Gasteizen agindupean.

2018an, 37 biztanle ditu Argandoñak, Gasteizko Udaleko udal erroldaren arabera.

Monumentuak

Santa Kolunbaren parrokia-eliza. Estilo erromanikoan eraikia, nabarmentzekoak dira absidea eta atariko hiru arkiboltak, harlandu ederrekoak.

Estibalizko Andre Mariaren santutegia. Tenplu erromaniko ospetsua, bertan dago Arabako zaindari Estibalizko Andre Mariaren Erdi Aroko irudia. Kultura-intereseko ondasun izendatuta dago.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.