Ariniz, menpeko toki-erakundea

Gasteiz mendebaldean dago kokatua, hiritik 8,5 kilometrora, A-1 autobidetik (Madril-Irun) Gasteiz hegoaldera daraman N-102 errepidearen ondoan.

Gasteizko hego-mendebaldeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.

Ariniz

Historia

Garai batean udalerri bat osatzen zuten Ariniz, Margarita eta Eskibel herriek. Antzinako erregimenean hiru herrixka horiek biltzen zituen garai bateko Arinizko ermandadearen ondorengoa zen, eta Mendozako kuadrillaren barruan sartua zegoen. 1928an Gasteizko udalerrira bildu zen.

Monumentuak

San Julian eta Santa Basilisaren parrokia-eliza. Kontzejuko eraikinik nabarmenena da, eta estilo errenazentista eta barrokoa konbinatzen ditu.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.