Arkauti, menpeko toki-erakundea
Gasteizko udalerriaren ekialdean dago kokatua, Zadorra ibaiaren adar den izen bereko ibaiaren eskuineko aldean.
Gasteizko ekialdeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.
Historia
Garai bateko Petrukiz izan zen inguru horretan. 1332an Gasteizi atxiki zion Gaztelako Alfontso XI.ak. Gasteizko bidea izenarekin ezagutzen zena igarotzen zen kontzejutik, Araban barrena Konpostelara zeraman bideetako bat. XVI. mendean Pere Vélez de Guevararen esku egon zen Arkauti, eta 1734an Ciudad Realeko dukearen eskuetara igaro zen -Lences eta Tripianako kondea eta Mortarako markesa ere izan zen hura-. Gerora, Arabako Kexaako domingotarren mende egon zen. XIX. mendean Elorriagako udalerrikoa izan zen, harik eta hura desegin zen arte, 1870eko hamarkadan.
Monumentuak
San Joan Bataiatzailearen parrokia-eliza. Dorre hexagonal irregular berezia du. Erretaula nagusia XVIII. mendekoa da; San Joan Bataiatzailearen irudia XVII. mendekoa. Leihate gotiko bat du elizak, leiho-zango molduradunak, eta albo-erretaula eder bat, XVII. mendekoa. Giltzarrian Done Jakue erromes bat ageri da, kapela eta abitua soinean.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.