Margarita, menpeko toki-erakundea

Gasteiz hiritik 11 kilometrora dago, mendebaldean, Madril-Irun A-1 autobidearen ondoan. Jundizko industrialdeko irteeran utzi behar da autobidea herrira joateko, eta gero errepide lokal batean barrena egin.

Gasteizko hego-mendebaldeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.

Margarita

Historia

Hilarri erromatar baten aztarnak aurkitu ziren herriko elizan. Kokagune horren jatorri erromatarra erakutsi bide du horrek. Herriari buruzko idatzizko lehenengo aipamena 1025ekoa da, eta Donemiliaga Kukulako monasterioko kartularioan ageri da, ordurako Margarita izenarekin. Arinizko ermandadekoa eta udalerrikoa izan zen, harik eta, 1920ko hamarkadan, Gasteizkoak barne hartu zuen arte.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.