Martioda, menpeko toki-erakundea

Gasteiz hiritik 11 kilometrora dago, ipar-mendebaldean. Kontzejuaren parte da garai bateko Urrialdoko eremua.

Gasteizko ipar-mendebaldeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.

Martioda

Historia

Lehenengo aipamen idatziak XV. mendekoak dira. Ermandade eta hiribildu maila izan zuen. Lehenik Martiodako jauntxo Hurtado de Medozatarren esku egon zen, eta Tovarreko dukearen jabetzakoa izan zen gero. Hiribilduaren azken jabe pribatuak Mazarredotarrak izan ziren, zeinek oso-osorik saldu baitzioten Arabako Foru Aldundiari 1975ean, 50 milioi pezetaren truke.

Monumentuak

Hurtado de Mendozatarren dorrea eta jauregia da herriko ondare arkitektoniko nagusia. XIII. mendean eraiki zen, baina guztiz eraberritu zen XVIII. mendean. Hasiera batean, Arabako Hurtado de Mendozatarren leinu ahaltsuarena izan zen, dorretxe horretatik zuzentzen baitzituzten beren jaurerriak. Kartzela gisa ere erabili izan zen. Gaur egun Arabako Foru Aldundiaren jabetzakoa da, nahiz eta hondamen-egoeran dagoen. Bada eraberritzeko planik.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.