Matauku, menpeko toki-erakundea
Gasteiz hiritik 8 kilometrora dago, Alegria ibaiaren ezkerraldean, lur alubialek eratutako eremu batean.
Gasteizko ekialdeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.
Historia
1332an -Gaztelako Alfontso XI.a erregearen dohaintza medio- Gasteizko hiribilduari atxikita zitzaizkion herrietako bat izan zen. XII. mendean aipamen bat ageri da, María López de Estívariz andreak bertan zuen ondare bat Naiarako monasterioari dohaintzan eman ziolarik, 1138an. XVI. mendeko dokumenturik ere bada, herria aipatzen duenik, hala nola Atanasio de Ayala jaunak 1542ko maiatzaren 11n Valladoliden emandako eskritura, zeinen bitartez Mataukun zituen hainbat ondasun Gasteizko Santiago ospitaleari eman baitzizkion.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.