Mendiguren, menpeko toki-erakundea
Ordeka batean dago, Araka menditik gertu, Gasteiz hiriaren ipar-mendebaldean, A-622 autobiaren ondoan. Autobidea egin zelarik, zatituta geratu zen herria, etxe batzuk herriko gainerakoetatik bereizita. Garai batean Forondako udalerrikoa izan zen.
Gasteizko ipar-mendebaldeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.
Historia
Medarozketarekin partekatzen ditu Mendigurenek garai bateko Gernika herri galduko lurrak. Hainbat dokumentutan ageri denez, kolerak jota hil ziren bertako biztanleak; emakume bat baino ez omen zen geratu bizirik, eta bi herri horietakoek eman omen zioten laguntza.
XVIII. mendean, bi herrietako biztanleek lantzen zituzten galdutako herriko lurrak, eta Gasteizko Santa Maria kolegio-elizari ematen zizkioten hamarrenak.
Urte askoan, haritz batek markatu zuen Gernikako jurisdikzioaren muga, Mendigurenen jabetzakoa zelarik. 'Zuhaitz lodia' deitu ohi omen zioten zuhaitz horri herrikoek, Estarroako beste batekin lehiatzen baitzen. Esaten denez, Sevillako 1929ko erakusketa unibertsaleko mahaiak egiteko moztu zuten hura.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.