Mendoza, menpeko toki-erakundea
Arabako Lautadaren mendebaldeko mugan dago, Badaia mendien oinean. Kokaleku estrategikoa izan zen iraganean, Zadorraren bailara kontrolatzeko aukera ematen baitzuen, baita Arabako Lautada Ebroren haranarekin komunikatzen zuen bidea ere.
Gasteizko ipar-mendebaldeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.
Historia
Mendozatarren leinuari estuki lotua dago herria. Laudio ingurukoa zen jauntxoen familia hori; Haroko Etxe ahaltsuaren manupekoak ziren han.
Mendozatarren adar bat jarri zen bizitzen Mendoza herrian, ata dorretxe bat eraiki zuten bertan, Mendozako dorrea.
Hasiera batean bi herri ziren bertan, Mendoza eta Mendibil. XIV. mendean, errege-lur bihurtu zen, nahiz eta bertan agintzen jarraitzeko ahaleginak egiten jarrituko zuten Mendozatarrek eta Infantadoko dukeek. XVI. mendearen erdialdera, hiribildu titulua lortu zuen herriak, eta hurrengo mendeetan hainbat auzi izan ziren Infantadoko dukeen eta herriaren artean.
Mendozako ermandadea osatzen zuen herriak Estarroarekin batera, Mendozako kuadrillaren barruan -bera izan zen kuadrillaren buru-. Mendeak igaro ahala, munta galtzen joan zuen.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.