Miñaogutxia, menpeko toki-erakundea

Miñao eta Zirianoren artean dago herria. A-240 autobiatik abiatzen da bertarainoko bidea.

Gasteizko ipar-mendebaldeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.

Miñaogutxia

Historia

Herri honen idatzizko lehenengo aipamena 1025ekoa da, eta 'Mengano' idatzita ageri da. Gaztelako Alfontso XI.aren garaitik Gasteizko ermandadeari atxikitako herrietako bat da.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.