Monasterioguren, menpeko toki-erakundea
Gasteiz hiriaren hego-ekialdean dago kokatua, 590 metro inguruko altueran, Dehesa errekaren eta Arkauti ibiaren adar Txaarka errekaren arteko mendi-zoko batean.
Gasteizko hego-mendebaldeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.
Historia
1294an, Gaztela Antso IV.a erregeari -Tarifako setioan laguntzeko- ehun mila marabedi agindu zizkioten herrietako bat izan zen.
1800. urtean Calahorrako apezpikuaren jurisdikziokoa zen, Gasteizko bikariotzakoa eta Armentiako artzapez-barrutikoa.
Monumentuak
San Pedro Apostoluaren eliza. Erdi Aroko portikoa du, bost arku zorrotzekin, eta bataiarria. Erretaula nagusi XVIII. mendekoa da, eta alboetako erretaulak neoklasikoak.
Lotutako informazioa
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.