Oreitia, menpeko toki-erakundea
Alegria ibaiaren ezkerraldean dago herria, Ilarratzatik Agurainerako errepide lokalaren eta Madril-Irun trenbidearen ondoan.
Gasteizko ekialdeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.
Historia
1138an jasota dago Naiarako monasterioari dohaintzan eman zitzaiola María López de Estívarizek Oreitian zuen etxe bat. Valladoliden emandako 1542ko maiatzaren 11ko eskritura baten arabera, berriz, Oreitian zituen hainbat ondasun utzi zizkion Atanasio de Ayalak Gasteizko Santiago ospitaleari.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.