Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.
Gasteiz hiritik 5 kilometrora dago herria, mendebaldean. Nahiz eta mendebaldean eta iparraldean Jundizko industrialdea duen, ez dago hiriari lotua. Ekialdean Zabalganeko baso-parkea du, eta hegoaldean N-102 errepidea, Gasteiz A-1 autobidearekin lotzen duena. Halaber, bertan daude Deportivo Alavés taldearen kirol-instalazioak eta Ibaia kanpina, baita plater-tiroko zelai bat ere.
Gasteizko hego-mendebaldeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.
Galtzada erromatar baten aztarna arkeologikoak daude bertan. Laudada gurutzatzen zuen galtzada erromatar horren ondoan bide zegoen garai bateko 'Suessatius' herriaren ondorengoa da.
San Esteban eliza. Hiru arkuko portiko bat du, portada erromanikoarekin, baita erretaula nagusi eder bat ere, rokoko estilokoa, eta alboetako bi erretaula, San Sebastiani eta Arrosarioari eskainiak.
Beste eraikinik ere izan zen garai batean, hala nola San Mikel ermita, San Joan ermita eta San Petri ermita, gaur egun desagertuak, eta dorre bat.
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.