Zumeltzu, menpeko toki-erakundea
Gasteiz hiritik 9 kilometrora dago Zumeltzu, hego-mendebaldean, Gasteizko mendien ondoan. Ariniz du mugakide iparraldean, Berroztegieta ekialdean, Gasteizko Mendiak hegoaldean eta Subilla mendebaldean.
Gasteizko hego-mendebaldeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.
Historia
1332an Gasteizi atxiki zion Zumeltzu Gaztelako Alfontso XI.ak. 1875eko uztailaren 7an, azken karlistaldian, Zumeltzuko Bataila izan zen bertan, karlistek galduko zutena.
Diru-iturri garrantzitsua izan zen egur-salmenta luzaroan herriko biztanleentzat, mendiz inguratutako herria izaki.
Monumentuak
San Joan Bataiatzailearen parrokia-eliza. Harlangaitzez eraiki zen, eta berritze-lan ugari egin dira geroztik hormetan. Portiko bikoitz batek babesten du portada zistertarra. Dorrea, oin karratukoa, 1771n egin zen. Erretaula nagusia barrokoa da, XVII. mendekoa.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.