Arkaia, menpeko toki-erakundea

Gasteizko erdialdetik 4 kilometrora dago kontzejua, eta Gasteizko kuadrillaren parte da. Gasteiztik gertu egon arren, hiriak oraindik ez du barne hartu.

Gasteizko ekialdeko nekazaritza-eremuko kontzejuetako bat da.

Arkaia

Historia

Bainuetxe erromatar baten aztarna arkeologikoak daude, Lorenzo Prestamerok aurkituak, XVIII. mendean. 1976an, indusketak egin zituen Ramón Loza Lengaran arkeologoak bainuetxearen hondarretan, eta segur aski erabilera publikokoak izan zirela ondorioztatu zuen.

2015eko udan, herrian saneamendu-lan batzuk egin bitartean, aztarna erromatar gehiago aurkitu ziren, elizatik gertu. Besteak beste, aztarna karistiarrak aurkitu ziren, Kristo aurreko azken mendeetakoak.

Monumentuak

Andre Mariaren Jaiotzaren parrokia-eliza. Erretaula nagusia XVIII. mendekoa da. Catalina de Aberasturi andreak hartu zituen bere gain horren kostuak, 1702an. Atari neoklasikoa du elizak, arku molduradunekin, hiru baoko portada -ateburuekin-, Erdi Aroko bataiarria eta XVIII. mendeko dorrea.

Terma erromatarrak II. eta I. mendekoak. Herriaren ondoan daude, Otazurako bidean.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.