2026ko uda - Turismoa Gasteizen

Ardoaren eta gastronomiaren kulturaren ikono den eta mila urte dituen hiria: uda honetan, zatoz Gasteizko historia eta bere txoko naturalak ezagutzera eta euskal sukaldaritzaz gozatzera, Espainiako hiri-ekoturismoaren lehen helmugan.

Bisita gidatuak

Bisita gidatua Aihotz Plazan

Gasteizko Erdi Aroko Hiriguneak, penintsulako iparraldean hobekien kontserbatuta dagoenetako batek, historia du txoko bakoitzean, eta bisita gidatuak bertako kale, jauregi eta tenpluei ahalik eta etekin handiena ateratzeko modu ezin hobea dira.

Jaiak eta kultur ekitaldiak

Gasteizko Jazzaldiko emanaldi bat Mendizorrotzan

Nazioarteko Jazzaldiak eta Andre Maria Zuriaren Jaiek hiriaren erabateko bilakaera lortzen dute, kaleak proposamenez betez. Irailean, gure pantailetako pertsona ospetsuen txanda da, FesTVal jaialdiarekin, eta, ondoren, Magialdia eta Erdi Aroko Azoka dira protagonista.

Jai tradizionalak

Musika, jaialdiak eta beste ekitaldi kultural batzuk

Enogastronomia eta azokak

Pintxoak

Arabako Errioxako ardoak, Arabako txakolina eta euskal gastronomiaren zaporeak Gasteizen izango dituzu zain uda honetan. KM0 eta sasoiko produktuen aldeko apustua ere egiten duen hiri baten iradokizunak dira. Bertako gozotegien sorkuntzak ahaztu gabe, oroitzapen gozo bat eramateko aukera handiak baitira.

Familia-turismoa

Natura-bisitak familia giroan

Utzi zure haurrei harritzen antzerkiaren magiarekin, museoetako familia-jarduerekin eta irudimena leherrarazteko diseinatutako beste proposamen batzuekin. Era berean, Ataria-Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroaren jarduerekin bat egin ahal izango duzu, eta gure tren turistikoan ibilbide bat egin.

Natura eta kirola

Ironman-en parte hartzen ari den emakumea eta bera animatzen duen jendea

Vitoria-Gasteizko Ironmana bueltan da, esfortzuaren eta kirol-espirituaren erakustaldi handi batekin. Gainera, hiriak naturaz eta kirolaz gozatzeko beste proposamen batzuk eskaintzen ditu hiri-parkeetan eta Eraztun Berdean. Runningaren aldeko apustua egiten duen hiria ere bada, zure neurrira egindako ibilbideekin.

Museoak eta erakusketak

Augustin-Zulueta Jauregia

Sartu eta ezagutu beren edukitzaileengatik eta edukiengatik harritzekoak diren museoak: Bibat-en karta-sorten bilduma paregabea duzu zain, Arma Museoan historiaurreko lantzetatik samuraien armaduretaraino daude ikusgai, Gasteizko Guduko piezak ahaztu gabe. Prestigiozko proposamen kulturalak, oso gertu.

  • Museoak Gasteizen.
  • Jarduerak museoetan: haurrentzako tailerrak eta publiko orokorrerako bisita gidatuak.

Gasteiztik hurbil

Araba

Arabako natura, historia, tradizioak eta enogastronomia ezagutzeko planak, gure iraganean murgiltzeko gaztelu eta dorreak... Ezagutu eskaintza berria, lurraldeko xehetasunik ez galtzeko.

Plan turistikoak Araban(Beste leiho batean irekiko da)

Añana

Añanako kuadrillan(Beste leiho batean irekiko da) dago Gatz Harana, lurraldeko paisaia aipagarrienetako bat. Beste aukera batzuk ere eskaintzen ditu, hala nola, Valderejoko Parke Naturala edo Varona Dorretxea bisitatzea edo kayakeko edo zaldizko ibilaldiak egitea.

Ayala

Aiarako kuadrillan(Beste leiho batean irekiko da) aipagarriak dira mendi-ibiliak egiteko aukerak. Honako zentro eta museo hauek bisitatzea ere proposatzen du: Artziniegako Museo Etnografikoa, Santxotena museo-tailerra, Kexaako Arte Sakratuaren museoa, Manuel Acha Likorearen museoa eta Aresketamendiko energia berriztagarrien parkea.

Izki

Kanpezu-Arabako Mendialdeko Kuadrilla(Beste leiho batean irekiko da)k Izkiko Parke Naturala hartzen du, kareharrizko mendiz inguratuta eta inguruaren panoramika handiekin.

Uribarri- Ganboa

Gorbeialdeko kuadrilla(Beste leiho batean irekiko da)k eskualdeko ezinbesteko 10 lagunen zerrenda bidali digu, besteak beste, Gorbeiako Parke Naturala, urtegietako 'barruko itsasoa', Oroko Santutegia edo Gujuliko ur-jauzia.

Guardia-Arabako Errioxako kuadrilla(Beste leiho batean irekiko da)k bertako paisaiak eta upeltegiak erakutsiko dizkigu, eta bereziki azpimarratzekoak dira bertako gastronomia, ondarea eta ostatuak.

Arabako Lautadako koadrillan(Beste leiho batean irekiko da)Uribarri Ganboako urtegia inguratzen duen ibilbide berdea egitea da aukeretako bat. Eskualdeak bisitarien eskura jartzen ditu liburuxkak eta mapak, ostatuak eta jatetxeak.

Euskadi

Euskadik nortasun handiko natura, turismo jasangarri eta enogastronomia planak eskaintzen dizkizu uda honetarako:

Informazio gehiago: https://turismo.euskadi.eus/eu/(Beste leiho batean irekiko da)

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: